Webgune honetan gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu soilik zure bisita optimizatzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago

Kazetaritzaren arazoak “kazetaritza gehiago eta hobearen bidez” konpontzen dira

Politika eta komunikazio adituek egiaren ostea eta, “errealitate paraleloak” eraikitzerakoan, teknologia berrien eta sare sozialen eragina aztertu dute Bilbon.

Gehiago irakurri

Politika eta Komunikazio arloetako adituek egiaren ostea aztertuko dute Sabino Arana Fundazioan

Jardunaldian datorren asteartean izango da, azaroaren 7an, goizeko bederatzietan hasita.

Mintegian, ondokoek jardungo dute hizlari: Juan Antonio Giner, kazetaria, Zuzenbideko doktorea eta Innovation International Media Consulting Group, munduko kazetaritza-aholkularitza ospetsuenetako bateko presidente eta sortzaileetako bat; Marco Ricorda, ALDE taldeko nortasun digitaleko arduraduna Europako Parlamentuan; Carmen Beatriz Fernández, DataStrategia Consultores iritzi publikoaren ikerketan diharduen eta Teknologia berriei buruzko aholkularitza eskaintzen duen enpresa erakundeko presidentea; eta Miquel Urmeneta, kazetaria eta Universitat Internacional de Catalunyako (UIC) Komunikazio irakaslea. Rafael Susok, Enpresako Estrategia, Komunikazio eta Branding arloetako aholkulariak, koordinatuko du jardunaldia.  

  Gehiago irakurri

Euskal kulturaren oroimena berreksuratzen (2. jardunaldia)

Zinema, pintura, eskultura, literatura-bertsolaritza, euskara, kultura-mugimendu eta beste arlo batzuetako adituek parte hartu dute Bilbao 700 Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldietan, urriaren 18an eta 19an, XX. mendearen lehen herenean sortu ziren euskal kulturaren adierazpen eta agerkizunen oroitzapena aldarrikatzeko helburuz, bereziki, diktadura garaian, frankismoak ezarritako baldintza latzen mendean garatu zirenena.

Gehiago irakurri

Gure kultura-oroimenaren eragileak eta partaideak

Bilbao 700 Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu dituzten gaurko eta biharko jardunaldietan, urriaren 18an eta 19an, hain zuzen ere, XX. mendearen lehen herenean sortu ziren euskal kulturaren adierazpenak eta agerkizunak aztertuko dituzte, eta zehatzago jorratuko dituzte diktaduran garatu zirenak, frankismoak ezarritako baldintza latzen ingurumarian.

Gehiago irakurri

Bilbao 700 Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldiak antolatu dituzte euskal kultura-adierazpideen oroimena aldarrikatzeko asmoz

Zinema, pintura-eskultura, literatura-bertsolaritza, euskara, kultura-mugimendu eta beste arlo batzuetako adituek gure kultura-oroimenari atxikitako eragile eta protagonistez jardungo dute jardunaldiotan.

Urriaren 18 eta 19an, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, ondokoek parte hartuko dutela: Javier Viar, Josu Chueca, Joseba Lopezortega, Mercedes Albaina, Alberto López Etxebarrieta eta Igone Etxebarria.


Gehiago irakurri
RSS
12345678910 Last

© 2013-2018 Sabino Arana Fundazioa