Euskadi Think Next • 2023ko abenduaren 20a
Informazio-plataforma digitalen eta sare sozialen ugaritzeak aldatu egin du politikarien eta hedabideen arteko harremana
«Politika eta hedabideak, komenentziako harremana?» izenburuaren ildoan, Lola Garcíak, La Vanguardia egunkariaren zuzendari langutzaileak, eta Daniela Álvarezek, TikTok-en jarraituena (4,5 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu) den «Ac2ality» komunikabidearen sortzaileetako batek, EAJ-PNV alderdiak eta Sabino Arana Fundazioak sustatu duten «Euskadi Think Next» ekimenaren bigarren topaketan parte hartu dute gaur.
«Politika eta hedabideak, komenentziako harremana?» izenburuaren ildoan, Lola Garcíak, La Vanguardia egunkariaren zuzendari langutzaileak, eta Daniela Álvarezek, TikTok-en jarraituena (4,5 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu) den «Act2ality» komunikabidearen sortzaileetako batek, EAJ-PNV alderdiak eta Sabino Arana Fundazioak sustatu duten «Euskadi Think Next» ekimenaren bigarren topaketan parte hartu dute gaur.
Euskadiren egungo eta etorkizuneko erronkei euskal gizartearekin batera heltzeko diseinatu den egitasmo honek politikariek hedabideekin duten harremana aztertu du gaurkoan, ospe handiko eta Eusko Alderdi Jeltzalearekin loturarik ez duten adituen eskutik.
Lola Garcia La Vanguardia egunkariaren zuzendari laguntzailearen esanetan, argi izan behar da «harreman horren hutsune guztiak gorabehera eta hedabideek nahiz politikariek irudi txarra izan arren, demokrazian bizitzeko ezinbestekoa dela kazetaritzan jardutea». «Ez dago demokraziarik adierazpen-askatasunik eta informazioa eskuratzeko askatasunik gabe. Politikarien eta kazetarien arteko harremana komenentziazkoa bada, egiatan, guztiontzat dugu komenentziazkoa», adierazi du.
Halaber, ziurtatu du harreman hori «aldatu egin dela komunikazio-modu berriak garatu direnetik. Lehenengoz eta bat, informazio-plataforma digitalak ugaritzeaz batera aldatu zen, plataforma horien ondorioz, hedabide tradizionalek ezin baitituzte iritzi politiko jakin batzuk saihestu, baztertu edo alboratu. Azkenean, iritzi guzti-guztiek dute azaleratzeko kanalen bat. Onerako eta txarrerako. Sare sozialak oldarka sartu zirenean ere aldatu egin zen, halako sareek aukera ematen baitiete kargudun publikoei euren mezuak zabaltzeko kazetariek galdetu beharrik gabe».
Azkenik, agenda mediatikoari buruz ere hitz egin du Garcíak, eta agenda hori politikariek edo kazetariek zehazten dutela adierazi du. «Alderdi horretan, funtsezkoa da azpimarratzea zeri buruz hitz egiten den bezain garrantzitsua dela zeri ez den hitz egiten. Kontu horretan, politikariek abantaila izan ohi dutela eta kazetariok atzean geratu ohi direla», gaineratu du.
Beste alde batetik, Daniela Álvarezek, Queen Mary University of London-en eta Boston College-n Politikan eta Nazioarteko Harremanetako lizentziadunak eta «Ac2ality»-ren sortzaileetako batek, TikTok sarean txertaturik dagoen plataforma digital horren arrakastaren gakoak azaldu ditu. Izen ere, Lau urte pasatxoan, gazteek gehien jarraitzen duten hedabide bilakatu du, lau milioi eta erdi jarraitzaile baino gehiago dituela.
«Gazteen hizkuntzan hitz egiten duen komunikabide bat sortzeko beharra ikusi genuen, ohiko egunkariak ikusmenezko hizkera errazean emateko helburuz, era objektiboan eta ideologietatik ahalik eta urrunen». Ildo horretan, «ahalik eta neutralena egiten saiatzen gara», azpimarratu du.
Sabino Arana Fundazioren presidente Mireia Zaratek buru eta EAJ-PNV alderdiaren EBBko Berrikuntza Politikoaren arduradun eta «Euskadi Think Next» ekimenaren zuzendari Xabier Barandiaranek koordinatzaile jardun dutela, euskal gizarteko hainbat arlotako 80 ordezkari inguruk parte hartu dute gaurko ekitaldian.