Euskadi Think Next • 2024ko urtarrilaren 31a
«Egungo garaiek lidergo partekatuak eskatzen dituzte, entzuketan eta gizartearekiko lankidetzan oinarrituta»
Euskal gizarteko hainbat esparrutako ia ehun ordezkarik parte hartu dute Tabakaleran «Emakumeak politikan: aldaketa edo lehengoan irautea?», «Euskadi Think Next» berrikuntza politikoaren laborategiaren esparruan
Albert Hirschman Centre on Democracy Graduate Institut-eko (Suitza) ikertzaile senior eta Andre Politologoen Sareko sortzaileetako bat, Yanina Welp, eta Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendoza «Euskadi Think Next» berrikuntza politikoaren laborategiko topaldi berri batean izan dira gaur. Topaldiaren izenburua hauxe izan da: «Emakumeak politikan: aldaketa ala jarraipena?».
Euskal gizarteko hainbat esparrutako ia ehun ordezkarik parte hartu dute jardunaldian. Bertan, emakumeak emakumeak jarduera politikoan betetzen ari diren zeregina azaldu eta jarduera horri buruzko iritzia plazaratu dute.
Solasaldian oroitu duenez, lehen aldiz Eusko Legebiltzarrerako hautatua izan zen garaietan, solaskide «askok» bere kideen «laguntzaile gisa eta ez hautetsi gisa» tratatzen zituzten, «emakume eta gazte izate hutsagatik». «Zorionez, aurreiritzi batzuek hor dirauten arren, azken bi hamarkada hauetan asko aurreratu dugu», adierazi du, Genero Berdintasunaren Indizeari erreferentzia eginez. Indize horren azken neurketan, Euskadik oso datu positiboak eman ditu botere politikoari buruzko adierazleetan –96,7 (erabateko berdintasuna 100 izanik)–. «Erabaki eta eragin politikorako guneetan parte hartu behar dugu emakumeok. Ezinbesteko baldintza iruditzen zait, herrialde aurreratu gisa, benetako berdintasunerantz pausoak ematen jarrai dezagun», baieztatu du.
Mendozaren iritziz, «populismoen hazkundea eta eraldaketa handiak» ezaugarri dituzten egungo garaiotan, ezinbestekoa da gizarteari entzutean eta lankidetzan oinarrituta dauden lidergo partekatuak artikulatzea. «Zeregin horretan emakumeok ekarpen erabakiorra egin dezakegu, entzutea, elkar zaintza, gertutasuna, enpatia eta berrikuntza oinarri duten politika publikoak garatzeko garaian», hausnartu du. Era berean, zeregin publikoa eta politikoa «humanizatzearen» alde agertu da, gizartearen aurrean "gure lorpen, akats eta sentimenduekin" agertzearen alde, alegia, «gizarte osoarentzat positiboa izango delako eta, horrela, hurrengo belaunaldiek –gizon zein emakume– erreferente anitzagoak izango dituztelako, gerora lan eta konpromiso politikoan islatuta sentitu daitezen».
Bestetik, Yanina Welpek adierazi du “gai horren garrantzia emakumeak politikan sartu izanari esker gertatu diren aldaketak zehaztean datzala”; izan ere, emakumeek “aniztasun handiagoa ematen diote eztabaida politikoari, eta lehen kontuan hartzen ez ziren gaiak txertatu dituzte agenda politikoan”.
Albert Hirschman Centre on Democracy Graduate Institute-ko (Suitza) ikertzaile seniorrak eta Politologoen Sarearen sortzaileetakoaren arabera, “alderdi politikoek zeregin erabakigarria dute emakumeak politikan hasteko, alderdiek eurek erabakitzen baitute haien barne-funtzionamendua zein izan behar den”.
Amaitzeko, Welpek azpimarratu du emakumea esparru politikoan sartzea “ez dela berdintasunaren aldekoautu hutsa; emakumeak biztanleriaren erdia baino gehiago direlako eta kolektibo femeninoak ematen duen aniztasunari esker, gizarte demokratikoagoak eta berdinzaleagoak eraiki daitezkeelako”.