2024ko ekainaren 26a
«Politika, lanbidea edo zerbitzu publikoa?». Euskadi Think Next Mintegia
Lanbidetzat hartuta, jarduera politikoak dituen abantailen eta desabantailen inguruan eta ezagutza profesionalaren (gaitasun zehatzak) zein kudeaketa publikoaren (eraginkortasuna) inguruan dakarrenari buruz hausnartzeko, Euskadi Think Next pentsamendu eta berrikuntza politikoaren laborategiak politikariak eta gizarteko hainbat esparrutako ordezkariak bildu zituen ekainaren 26an, «Politika, lanbidea edo zerbitzu publikoa?» izenburuaren ildoan.
Hizlariak ondokoak izan ziren: Xabier Trias, medikua eta Bartzelonako alkatea 2011 eta 2015 urteen artean, eta Miren Azkarate, filologoa, EHUko katedraduna eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua 2001 eta 2009 urteen artean. Jaime Otamendi kazetariak parte hartu zuen aditu gonbidatu gisa.