Hedabideentzako deialdia • 2024ko urtarrilaren 31a
«Euskadi Think Next» ekimenak emakumeek jarduera politikoan parte-hartzearen ondorioak aztertuko ditu Yanina Welp eta Eider Mendozaren eskutik
Datorren urtarrilaren 31n izango da, 11:00etatik aurrera, Tabakaleran (Andre Zigarrogileen plaza 1. Donostia).
- 2024ko urtarrilaren 31a, asteazkena
- 11:00 -(e)tatik
- Tabakaleran, Andre Zigarrogileen plaza 1
Albert Hirschman Centre on Democracy (Graduate Institute, Suitza) erakundeko ikertzaile senior eta Andre Politologoen Sarearen sortzaileetako batek, Janina Welpek, eta Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak, «Euskadi Think Next» berrikuntza politikoaren inguruko laborategiaren topaldi berri batean parte hartuko dute. EAJ-PNV alderdiak sortu zuen laborategia, Sabino Arana Fundazioarekin lankidetzan, Euskadi «bizitzeko lekurik onen» bihurtuko duten politika publikoak diseinatzeko helburuz.
«Emakumeak politikan, aldaketa edo lehengoan irautea?» izenburuaren ildoan, Welpek eta Mendozak, euskal gizarteko hainbat eremutako berrogeita hamar bat ordezkarirekin batera, emakumeak jarduera politikoan betetzen ari diren zeregina azaldu eta jarduera horri buruzko iritzia plazaratuko dute.
Yanina Welp
Yanina Welp ikertzaile seniorra da Genevako (Suitza) Albert Hirschman Centre on Democracy Graduate Institute) deritzon erakundean. Andre Politologoen Sarearen sortzaileetakoa ere bada, eta, 2016 eta 2019 urteen artean, Zuricheko unibertsitateko Latin American Zurich Center-eko zuzendarikidea izan zen.
Halaber, Politika eta Gizarte Zientzietako doktorea da Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona), eta Zientzia Politikoko eta Gizarte Komunikazioaren Zientzietako lizentziaduna Buenos Airesko Unibertsitatean (Argentina).
Trantsizio- eta demokratizazio-prozesuak jorratzen ditu, parte-hartze politikoan arreta berezia jarrita.
Ekitaldia zuzenean eskainiko da Sabino Arana Fundazioaren Facebook kontua (www.facebook.com/sabinoaranafundazioa) EAJ-PNV alderdiaren webgunea (www.eaj-pnv.eus) erabiliz.