Hedabideentzako deialdia • 2024ko ekainaren 26a
«Politika, lanbidea edo zerbitzu publikoa?» eztabaidagai Euskadi Think Next ekimenean
- Xavier Trias, medikua eta Bartzelonako alkatea izandakoa 2011 eta 2015 urteen artean, eta Miren Azkarate, filologoa, UPV-EHUko katedraduna eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua 2001 eta 2009 urteen artean, hizlari arituko dira EAJ-PNV alderdiaren eta Sabino Arana Fundazioaren pentsamendu eta berrikuntza politikoaren laborategiaren hurrengo topaldian. Datorren asteazkenean izango da, ekainak 26 dituela, 11:00etatik 13:30era, Fundazioaren egoitzan.
- Ekitaldia zuzenean emango da Facebook Live (www.facebook.com/sabinoaranafundazioa), Sabino Arana Fundazioaren YouTubeko kontua (www.youtube.com/agiritegi) eta EAJ-PNV alderdiaren webgunea (www.eaj-pnv.eus) erabiliz.
- 2024ko ekainaren 26a, asteazkena
- 11:00h -(e)tik 13:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
EAJ-PNVren eta Sabino Arana Fundazioaren (SAF) ‘Euskadi Think Next’ pentsamendu eta berrikuntza politikoaren laborategian, datorren asteazkenean, ekainak 26 dituela, 11:00etatik 13:30era, SAFen egoitzan, politikaren profesionalizazioak ekar ditzakeen abantailak eta desabantailak aztertuko dira.
«Politika, lanbidea edo zerbitzu publikoa?» izenburuaren ildoan, Xavier Triasek, mediku eta Bartzelonako alkate ohiak, eta Miren Azkaratek, filologo, UPV/EHUko katedradun eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohiak, elkarrekin eztabaidatuko dute jarduera politikoan aritzen direnak politikaren arloko profesionalak diren edo, bestela, zerbitzari publikoak diren, eta politikak jarduera horretako profesional zer ezaugarri edo inguruabarren arabera bihurtzen dituen definitzen ahaleginduko dira.
Era berean, jardunaldia gogoetagune aproposa izango da jakintza profesionalari eta kudeaketa publikoari doakienez, lan politikoari lotutako jardueran aritzeak zer ekarri beharko lukeen hausnartzeko.
Xavier Trias eta Miren Azkaratez gain, euskal gizarteko hainbat arlotako ordezkariek hartuko dute parte jardunaldian.
Xabier Barandiaran EAJ-PNV alderdiaren Berrikuntza Politikoaren arduradun eta «Euskadi Think Next» ekimenaren zuzendariak eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidente eta EAJ-PNV alderdiaren EBBko idazkariak aurkeztuko dute jardunaldia.
Leire Palacios komunikatzaile eta berrikuntza eragileak moderatuko du topaldia.