Hedabideentzako deialdia • 2023ko abenduaren 20a
Politikaren eta komunikabideen arteko harremana aztergai EAJ-PNVren "Euskadi Think Next" saioan
EAJ-PNVk eta Sabino Arana Fundazioak antolatu dute “Euskadi Think Next” ekimena ardaztuko duten topaketen bigarrena. Proiektu honen xedea da Euskadiren oraingo eta etorkizuneko erronkei heltzeko politika publikoak euskal gizartearekin elkarlanean proposatzea.
Lola Garcíak (La Vanguardia) eta Daniela Álvarezek (Ac2ality) politika eta hedabideen arteko harremana aztertuko dute “Euskadi Think Next” ekimenaren barruan
- 2023ko abenduaren 20a, asteazkena
- 11:00h -(e)tik 13:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Hitza hartuko dute:
Lola Garcíak , La Vanguardia egunkariko zuzendariondokoak.
Daniela Álvarez, Ac2ality-ren sortzaileetako bat da, TikTok-eko hedabiderik jarraituena Europan.
Xabier Barandiaran, Berrikuntza Politikorako burukide arduraduna EAJ-PNVn eta “Euskadi Think Next” ekimenaren zuzendaria.
Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea.
“Politika eta hedabideak. Komenentziazko harremana?” izenburupean egingo da bigarren jardunaldi hau, datorren asteazkenean, abenduak 20, asteazkenarekin, 11:00etatik aurrera Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Moraza plaza z/g. Bilbo). Hitza hartuko dute La Vanguardia egunkariko zuzendariondoko Lola Garciak eta Ac2alityren sortzaileetako bat den Daniela Álvarezek.
Lola García Badalonan jaioa da, 1967an, Kazetaritzan eta Politika Zientzietan lizentziaduna da. Gaur egun La Vanguardia egunkarian da zuzendariondokoa eta lehenago zuzendariorde izan zen, politika, gizarte eta kirol gaietako arduraduna. Lehenago El Periódico de Catalunya egunkarian lan egin zuen, lehenik eta behin Cosas de la Vida atalean eta ,ondoren, politikako erredaktoreburu gisa.
Daniela Álvarez (Madril, 1996) Politikan eta Nazioarteko Harremanetan lizentziaduna da Queen Mary University of London unibertsitatean, bai eta AC2ALITY izenekoaren sortzaileetako bat ere, TikToken hedabiderik jarraituena, 4,5 milioi jarraitzaile baititu.
Ekitaldia zabalduko da Sabino Arana Fundazioaren Facebook kontuaren (www.facebook.com/sabinoaranafundazioa) eta EAJ-PNVren web orrialdearen bidez (www.eaj-pnv.eus).