
Efemeridea • 2025ko apirilaren 29a
Pedro Miguel Urruzuno, euskarazko olerkari eta artikulugile bikaina, oso joria esamoldeetan
Elgoibarren jaio zen 1844an, eta Mendaron hil zen, gaurkoa lako egun batean, 1923ko apirilaren 29an.
Efemerideak, biografiak, gertakariak eta pertsonaia historikoak, erreportajeak,…
Efemeridea • 2025ko apirilaren 29a
Elgoibarren jaio zen 1844an, eta Mendaron hil zen, gaurkoa lako egun batean, 1923ko apirilaren 29an.
Gaurkoa lako egun batean, 1917ko martxoaren 11n, lehen euskal aldundi abertzalea ekarri zuten probintzia hauteskundeak egin ziren. Ramon de la Sota Aburto izan zen orduko presidentea eta 1917 eta 1919 urteen artean eutsi zion karguari.
Gaurkoa lako egun batean, 1959ko martxoaren 10ean, Tibeteko herritarren altxamendua gertatu zen Lasha hirian, Tibeteko hiriburuan. Manifestazio baketsu moduan hasi zen altxamendua eta gero eta herritar gehiago batu zitzaizkion, harik eta Txinako indarrek zigortu zuten arte.
Gaurkoa lako egun batean, 1980ko martxoaren 9an, Eusko Legebiltzarrerako lehen hauteskundeak egin ziren. EAJ garaile atera zen eta Carlos Garaikoetxea izendatu zuten diktaduraren osteko lehen lehendakaria.
Gaur, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna da. Egun honetan, gogora ekarri nahi da historian zehar emakumeek beren eskubideak aitortzeko, berdintasuna gizarteko esparru guztietan lortzeko eta diskriminaziorik ez jasateko borroka.
Gaurkoa lako egun batean, 1937ko martxoaren 5ean, Nabarra boua Matxitxakoko lurmuturraren parean hondoratu zen, Canarias gurutzontzi frankista astunari aurre egin ostean.
Gaurkoa lako egun batean, 1921ko martxoaren 4an, Mixel Labegerie olerkari, kantautore eta politikaria jaio zen Ustaritzen (Lapurdi).
Gaurkoa lako egun batean, 1976ko martxoaren 3an, “martxoaren 3ko sarraskia” gertatu zen Gasteizen. Bertan, poliziak bost langile hil zituen greba orokorreko egun batean
Gaurkoa lako egun batean, 1932ko martxoaren 2an, lehen programazio iraunkorra izan zuen euskarazko irratia sortu zen Joseba Zubimendiren eta Ander Arzelus “Luzear” kazetarien eskutik.
Gaurko lako egun batean, 1943ko martxoaren 1ean, Euzko Deya egunkariaren lehen alea argitaratu zen Mexikon, euskal ordezkaritzaren organo ofizial gisa Erdialdeko Amerikako hiriburuan.
122 orrialdetatik 100.a, 1090 elementutatik 892.etik 900.era
Informazio zabalagoa jasotzeko :Liburutegia & Hemeroteka