Efemeridea • 2023ko apirilaren 24a
108 urte bete dira armeniar herriaren aurkako genozidioa izan zenetik.
Gaur, 108 urte bete dira Otomandar Inperioak armeniar herriaren aurkako genozidioa egin zuenetik, Lehen Mundu Gerran.
1915eko apirilaren 23ko gauean, eta 24ko goizalde osoan, Armeniako ehunka idazle, artista, elizgizon, maisu, profesional eta itzal handiko kide atxilotu zituzten, Anatolia barrura deserriratu eta, azkenik, hil egin zituzten; gizateriaren aurkako delitu doilor hark zigorrik gabe dirau gaurdaino.
1915 eta 1923 artean, gutxi gorabehera, milioi eta erdi armeniar erail zituzten, eta beste milioi erdi gehiagok babesa aurkitu behar izan zuen Armeniatik kanpo. Armeniako genozidioa 1965etik onartu dute dozenaka herrialdek eta Estatu Batuetako 48 estatuk. Vatikanoko Hiriak, Europako Parlamentuak eta Mercosurreko Parlamentuak ere aitortu dute, besteak beste. Espainiako Gobernuak ez du hirutan onartu. Nolanahi ere autonomietako bost parlamentuk bai aitortu dute: Euskadikoak, Nafarroakoak, Kataluniakoak, Aragoikoak eta Balear Uharteetakoak.
Argazkian, eraildako armeniarren oroimenez eraikitako lehen monumentua ikus daiteke.