Efemeridea 2024ko urriaren 11a

1988ko urriaren 11: Sabino Arana Fundazioa bideari ekiten hasi zeneko eguna

SAFek 36 urte bete ditu gaur Euskadiren zerbitzura

Sabino Arana Fundazioa legez eratu zenean. Sabino Arana Fundazioa legez eratu zenean.

36 urte bete ditugu gaur. 1988ko urriaren 11n, Sabino Arana Fundazioa legez eratu zen Bilbon, Jose Mari Arriolaren notariotzan, Peru Ajuriak egindako argazkiak erakusten duen moduan. Patrick de la Sotak Fundazioaren lehen presidentea izateko ardura hartu zuen. Bazkide sortzaile eta biziarteko Patronatu kide haietako batzuk ez daude gure artean daborduko. Hala ere, gogoan gordeta ditugu guztiak.

Gaur, 36 urte geroago, Mireia Zarate erakundearen presidentea dela, Fundazioak tresna baliagarria izaten jarraitzen du euskal gizartearentzat: arrakasta handiz kudeatzen du gogoeta eta eztabaida mintzagunea; Hermes pentsamendu eta historia aldizkariari eusten dio; Abertzaletasunaren Artxibo Historiko profesionalizatu eta irekia du (aurten XXX. urteurrena bete du); argitalpen eta ikerketa-lan ugari kaleratu ditu; eta, orobat, Sabino Arana Sariak ospe handiko donari bilakatu dira eta leku sendoa erdietsi dute Euskadiko gizarte-egutegian.

Iñigo Camino Fundazioaren lehen zuzendariak DEIA egunkariaren Historias vascas sailean, 2013ko urriaren 12an, erakundearen 25. urteurrenaren kariaz, argitaratutako erreportajea erantsi diogu urtemugari.