Efemeridea 2021ko azaroaren 17a

12 urte igaro dira Alakrana euskal atunontzia askatu zutenetik

2009ko azaroaren 17an askatu zuten ontzia somaliar itsaslapurrek Ozeano Barean 47 egunean bahituta izan ostean.

12 urte igaro dira Alakrana euskal atunontzia askatu zutenetik

Somaliako pirateria edo itsaslapurreta izan da inguru horretan arrantzan ari ziren itsasontziek pairatu behar izan duten arazo larrienetakoa. 2009an, Bermeoko portuan amarratze-lekua daukan Alakrana euskal atunontzia, Ozeano Barean bahitu eta 47 egun geroago askatu zuten, 4 milioi dolarreko erreskatea ordaindu ostean.


Beti gogoratuko dugu Bermeoko herritar guztiek eta itsasoko langile horien familiek egoera larri hartan erakutsitako indarra eta sendotasuna.


2010eko urtarrilean, Sabino Arana Fundazioak bizitza itsasoari eskaini dioten eta eskaintzen dioten pertsona guztien lana eta sakrifizioa aitortu nahi izan zituen eta, horregatik, “Gure arrantzaleak” taldearentzat izan zen sarietako bat. Argazkian, arrantzaleen eta saregileen ordezkariak saria jasotzen.