Efemeridea • 2022ko ekainaren 15a
1977ko ekainaren 15a: Franco hil osteko lehen hauteskundeak
1977ko ekainaren 15ean, lehen hauteskundeak egin ziren 41 urteko aldian, Gerra Zibilaren eta Francoren diktaduraren ondotik.
Bozketa hartan, Kongresurako eta Senaturako ordezkariak aukeratu ziren. Hauteskundeen ondoren, EAJ-PNV alderdiaren euskal diputatuek eta Fronte Autonomikoari atxikitako senatari abertzaleek osatu zuten Euskal Parlamentarien Batzarraren bizkarrezurra, eta urte bizi haietan, abian jarri zuten Gernikako Estatutuan jasotako autogobernua.
Euskal indar abertzaleek 9 diputatu eta lau senatari atera zituzten. Zehazki, Araban, EAJ-PNVk diputatu bat lortu zuen (Jose Angel Cuerda); Bizkaian, lau diputatu (Juan Ajuriagerra, Iñigo Agirre, Kepa Sodupe eta Marcos Vizcaya) eta senatari bat (Mitxel Unzueta); Gipuzkoan, hiru diputatu (Xabier Arzalluz, Andoni Monforte eta Gerardo Bujanda) eta senatari bat (Federico Zabala). Lurralde horretan, Euskadiko Ezkerrak (EE) diputatu bat (Paco Letamendia) eta senatari bat (Juan Mari Bandrés) lortu zituen, eta ESEIk senatari bat (Gregorio Monreal). Nafarroan, EAJ-PNVk senatari bat lortu zuen, Manuel Irujo.
Diputatuen Kongresu berria 350 diputatuk osatu zuten, eta Senatua edo goi-ganbera 207 senatarik.
Sasoi hartako euskaldunek erakutsi ziguten Madrilen egotea oso garrantzitsua zela, eta irakatsi ziguten ahaleginak egin behar zirela akordioa lorgarria zen guztietan.
Argazkia: Pertsona talde bat ilaran, Bilboko Tiboli eskoletan, botoa emateko eskubidea gauzatzeko zain.