Efemeridea • 2023ko maiatzaren 18a
Maiatzak 18: Museoen Nazioarteko Eguna.
Gaur, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Egunean, “Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea” leloaren harian, jasangarritasunean oinarritutako beste tailer bat antolatu dugu.
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak hainbat urte daramatza eskolako neska-mutilentzako tailerrak antolatzen, hondakinak behar bezala birziklatzen irakasteko. Zehatzago esanda, jasangarritasunean oinarritutako beste gizarte-eredu bat eraikitzen partaide bihurtu nahi ditu.
Horregatik, gaur, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Egunean, “Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea” leloaren harian, jasangarritasunean oinarritutako beste tailer bat antolatu dugu.
Eta tailerra antolatzeko, gure itsasoetan bildutako materialak eta hondakinak erabiliko ditugu, eta, horiek guztiak baliatuz, Bilboko portura iritsiko den itsasontzi bat eraikiko dugu. Tailerraren asmoa da, batetik, umeak konturatzea gure ekintzek zer-nolako garrantzia duten ingurumenean, eta, bestetik, 2050. urtean, karbono-isuririk ez sortzeko helburua erdiesteko xedez, Bilboko Portua zer jarduera garatzen ari den jakitea.