Efemeridea • 2021ko apirilaren 9a
1882ko apirilaren 9a: Luis eta Sabino Aranaren arteko solasaldia
Gaurkoa lako egun batean, 1882ko apirilaren 9an, Luis Aranak Sabino anaia konbentzitu zuen euskal nortasunaz jabetu zedin Abandoko (Bilbo) etxeko lorategian paseatzen ari zirela.
Gaurkoa lako egun batean, 1882ko apirilaren 9an, Luis Aranak Sabino anaia konbentzitu zuen euskal nortasunaz jabetu zedin Abandoko (Bilbo) etxeko lorategian paseatzen ari zirela.
Sabinok berak zioenez, 1882ko goiz batean, etxeko lorategian barrena paseatzen ari zela, Luis anaiarekin batera, Luisek karlisten ideiak alde batera uzteko konbentzitu zuen. Eta euskal historia eta bertako legeak ikertzera bultzatu zuen. Une horretan, Sabino Aranak Euskadi hartu zuen aberritzat, eta horrela hasi zen euskal mugimendu abertzalea.
Artikuluari erantsita, Jean-Claude Larronderen “Bigarrena baino askoz gehiago” izeneko erreportajea, 2010/06/26an DEIA egunkariaren Historias de los Vascos sailean argitaratutakoa, eta 1932ko Berpizkunde Igandean, lehen Aberri egunean, Sabin Etxean gertaera hura gogoratzeko jarritako plakaren irudia doaz.