Efemeridea 2020ko urriaren 27a

1901eko urriaren 27an, “La Patria” zeritzon astekari abertzalearen lehen alea argitaratu zen

Bizitza laburra izan zuen, zentsurak jazarrita, baina argitaratzen jarraitu zuten, “Patria” izena hartuta.

1901eko urriaren 27an, “La Patria” zeritzon astekari abertzalearen lehen alea argitaratu zen

La Patria” izeneko astekaria EAJ-PNV alderdiaren agerkari ofiziosoa izan zen. Bizitza laburra izan zuen, 88 zenbakikoa baino ez, 1903ko ekainaren 28ra arte. Hedabidea kondenatzen zuen epai judizial bat argitaratzeari uko egiteagatik itxi zuten, baina “Patria” izena erabiliz jarraitu zuen kalean. Izen hori baliatuz, egunkariak beste 130 ale argitaratu zituen, 1906ko urtarrilaren 13ra arte, baina arduradunek argitaratzeari uko egin zioten salaketa baten ostean, Sabino Aranari haren heriotzaren bigarren urteurrenean eskainitako zenbakiagatik eta jasotako mehatxuengatik.

 

Astekaria behin betiko itxi ondoren, zentsuraren eraginez, beste batzuk sortu ziren, hainbat izen erabilita, baina guztiak ere jatorrizko “La Patria” agerkariaren jarraipena izan ziren. “Patria” horren ondotik, “Aberri” etorri zen, 1906ko maiatzaren 8tik 1908ko azaroaren 14ra arte, 130 zenbaki kaleratu zituela.

 

Geroago, “Aberri” astekariaren ostean, “Aberrija” argitartu zen, sei ale kaleratuta, 1908ko azaroaren 25etik abenduaren 26ra.

 

1909ko urtarrilaren 2an, “Bizkaitarra” sortu zen, eta ordutik aurrera, “Gipuzkoarra” agerkariaren lagun izan zen Bizkaiko astekaria. Bi urte geroago, 1911ko urtarrilaren 8an, “Napartarra” batu zitzaien, eta urtebete geroago, 1912ko urtarrilaren 12an, “Arabarra” plazaratu zen.

 

1913ko otsailaren 1ean, “Bizkaitarra” egunkariari segida eman zion “Euzkadi” egunkari nazionala sortu zen, eta ale gehien kaleratzen zuten euskal egunkarietako bat izan zen. 1937ko ekainaren 18ra arte argitaratu zen, hots, matxinatuek Bilbo okupatu zuten arte. Falangeak bere egunkaria, “El Correo Español”, argitaratzeko erabili zuen Euzkadiren errotatiba.

 

Luis de Gezalaren erreportajea erantsi diogu albisteari (DEIA, 2013-02-02).