Efemeridea • 2020ko irailaren 1a
1907ko irailaren 1a: Euskal Ikasketen Zirkuluaren fundazioa.
Bilboko Juventud Vasca eta bere kideak izan ziren Euskal Ikasketen Zirkuluaren sorkuntzaren bultzatzaileak, 1907ko irailaren 1ean.
Bilboko Juventud Vasca eta bere kideak izan ziren Euskal Ikasketen Zirkuluaren sorkuntzaren bultzatzaileak, 1907ko irailaren 1ean. Elkarte honek euskal kulturaren aldeko era guztietako ekintzak garatu zituen, Abertzaletasunari, Historia eta Geografiari eta Arte Ederrei buruzko ikastaroak, (lehen urtean soilik, hiru ehunka gaztek parte hartu zuten), gai horien gaineko hitzaldiak eta lehiaketak baita argazki- lehiaketak ere. Musikaren arloan, Musika Akademia bat sortu zen, solfeo-eskolak antolatzen zituena, bai eta Juventud Vasca-ren Orfeoi bat ere, hirurogei kide baino gehiagorekin.