Efemeridea • 2020ko maiatzaren 14a
1915eko maiatzaren 14an, Euskal Selekzioak lehen kopa irabazi zuen
Asturiasko Printzearen I. Eskualde Kopa
Euskal Selekzioak 1915eko urtarrilaren 3an jokatu zuen lehen partida San Mamesen, Kataluniaren aurka. Lau bat hilabete geroago, “Asturiasko Printzearen I. Eskualde Kopa” irabazi zuen gaurkoa lako egun batean, 1915eko maiatzaren 14an.
Lehiaketa berri horretan, Kataluniako, Gaztelako (Erdialdeko selekzioa izendatuta) eta Iparraldeko selekzioa lehiatu ziren. Azken horretan, Euskadiko eta Kantabriako jokalariek joka zezaketen, baina euskal futbolariz bakarrik osaturik zegoen Iparraldeko hamaikakoa. Hori dela eta, talde hura hartzen da historiako lehen selekziotzat historiako liburuetan.
Lehen partidan, selekzioak 1-0 garaitu zuen Katalunia. Norgehiagokaren inguruko aparteko interesa aurretik zetorren, Kataluniakoak 2-1 irabazi baitzion.
Juan Legarreta irundarrak sartu zuen,garaipenaren gola bigarren zatian (bitxikeria gisa esan behar da urte batzuk geroago Legarreta Txilera joango zela eta Argentinaren aurkako lagunarteko bi partida jokatu zituela Txileko selekzioarekin, harrerako herrialdean mito bihurtu zela).
Hiruko lehiaketa horren bigarren partida Erdialdeko selekzioaren aurkakoa izan zen maiatzaren 14an, eta norgehiagoka bana amaitu zen.
Urtebete geroago, 1916an, Euskadik eta Kataluniak lagunarteko partida bikoitza jokatu zuten, eta bi-bietan euskaldunak atera ziren garaile. Euskadiko selekzioak 1-3 irabazi zuen Bartzelonan eta 5-0 San Mamesen.
Informazio gehiago hemen: