Efemeridea 2021ko apirilaren 23a

1951ko greba orokorra: frankismoaren krisia eta gorakada

Gaurkoa lako egun batean, 1951ko apirilaren 23an, langileen greba orokorra hasi zen Euskadin. Harako hura, estatuak pairatutako krisi eta depresio garai baten amaiera izan zen.

1951ko greba orokorra: frankismoaren krisia eta gorakada

Gaurkoa lako egun batean, 1951ko apirilaren 23an, langileen greba orokorra hasi zen Euskadin. Harako hura, estatuak pairatutako krisi eta depresio garai baten amaiera izan zen.

 

Nazioartean, amaitu berria zen bigarren mundu-gerrak ondorio suntsitzaileak izan zituen. Gerra hotza hasi zenean, potentzia handien arteko liskarrak hasi ziren, eta aldarrikapen nazionaleko mugimenduak sortu ziren metropolietako kolonien eskutik.

 

Espainiako estatuan, aldiz, frankismoak goraldia izan zuen, eta Francoren erregimena gero eta onarpen handiagoa eskuratuz joan zen nazioartean. Gainera, oposizioak hainbatetan huts egin zuen diktadurari amaiera emateko ahaleginetan, eta erresistentzia ahultzen hasi zen.

 

Krisi eta desadostasun giro orokor hori 1951ko martxoaren hasieran lehertu zen Bartzelonan. Tarifen prezioaren igoera dela eta, tranbien aurkako boikota egin zen lehenik, baina greba orokor eta masibo bilakatu zen.

 

Euskadiko erresistentziako agintari nagusiek albistearen berri eman zuten, eta herritarrei dei egin zieten Kataluniako herriaren ekimena babes zezaten. Apirilaren erdialdean, Euskadiko kaleetan, balizko greba baten zurrumurrua zabaldu zen, eta, azkenean, hil horretako 23 eta 24rako deialdia egin zen.

 

Deialdiak arrakasta handia izan zuen, eta mobilizazioak Bizkaian eta Gipuzkoan ez ezik, Araban eta Nafarroan ere izan ziren. Testuinguru horretan, milaka langile kalera atera ziren soldataren, gutxienez, ehuneko 50eko igoera eskatzeko. Protestak hainbat astez luzatu ziren, eta, azkenean, euren aldarrikapenak onartzea lortu zuten langileek.