Efemeridea 2022ko martxoaren 29a

1964ko Aberri Eguna: Gernika, diktadura frankistaren sasoian, euskal abertzaleen lehen elkarretaratze handiaren topalekua

Martxoaren 29an, 30.000 eta 60.000 lagun artean bildu ziren foru-hiribilduko askatasunen haritzaren azpian.

Imagen del cartel del Aberri Eguna de 1964 en Gernika Aberri Eguna de 1964 en Gernika

Gerra amaitu zenetik, 1937az geroztik, erbestean zeuden euskaldunek bakarrik aberriaren eguna ospatzea izan zuten, aske baina jaioterritik urrun. Franco diktadorearen erregimenak gogor jazartzen eta zigortzen zuen euskal abertzaleen aldarrikapen oro. Horregatik, Euzkadin, etxe barrenean edo gure mendien tontorretan soilik ospatzen zen "Aberri Eguna".


Baina 1964. urteak, erregimen frankista artean finkatuta eta nazioartean aitortuta zegoela, mugarria ezarri zuen Aberri Egunaren historian. EAJ-PNV alderdiak ospakizun publikoa euskal lurraldera ekartzea erabaki zuen, lehen aldiz Gerra Zibila amaitu zenetik.


Deialdi horri milaka pertsonak erantzun zioten, hogeita hamar eta hirurogei mila artean, garai hartako prentsaren arabera, eguraldi txarra eta agintari frankistek emandako neurri hertsatzaileak gorabehera. Elkarretaratzea modu baketsu eta isilean egin zen Gernikako Arbolaren azpian eta oihartzun handia izan zuen nazioarteko hedabideetan. Gernikako Arbolaren aurrean errespetuzko jarreran zegoen gudari gaztearen irudia mundutik barrena hedatu zen eta aberriaren egun horrek hasiera eman zion frankismoaren aurkako aro berriaren ikur bilakatu zen.


Eduardo Jauregik, 2014ko martxoaren 29an, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean, argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.