Efemeridea • 2022ko abenduaren 2a
1878ko abenduaren 2an, Xabier Gortazar Manso de Velasco jaio zen Bilbon
Abertzale historiko hori giltzarria izan zen prentsa abertzalea hedatzen, oro har, eta Euzkadi egunkaria zabaltzen, bereziki
Xabier Gortazarrek aukeratu zituen Euzkadi egunkariak goiburuan zituen letra gotikoak, gerora hain ezagunak egin zirenak, Eusko Jaurlaritzak eta euskal abertzaletasunak erabili zituztenean, bereziki, orduko Euzkadiko ‘E’ letra.
Euskadiko Gobernua eratu zenean, gobernu haren bankuekiko harremana lantzeko eskatu zioten. Geroago, Baiona hautatu zuen babesleku, eta han, Euskadiko Gobernuaren ordezkaria izan zen. Ordezkaritza horretatik, milaka iheslariri arreta egiteaz gain, Gursen espetxeratutako buruzagi abertzaleak askatzen lagundu zuen. Urte batzuk geroago, Sabindiar Batza elkarteko buru hautatu zuten. 1959an, Hegoaldera itzuli zen eta 1977ko urtarrilaren 14an hil zen.