Efemeridea • 2022ko uztailaren 21a
1976ko uztailaren 21a: Bergara, gure erakundeen oroipen eta aldarrikapenez
Gure foru-erakundeak indargabetzeko xedez, 1839an hasitako foru-abolizioaren mendeurrenean (1876), ekitaldi gogoangarria egin zen Bergaran.
1976ko uztailaren 21ean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan foruak indargabetu zireneko mendeurrenean, Euzkadi osoko udalerrietako ordezkarien bilera izan zen Bergaran; bertan, Jose Luis Elkoro udalerriko alkateak testu historiko bat irakurri zuen.
Franco hilabete batzuk lehenago hil zen, eta estatua oraindik trantsizioaz jabetzeko ahaleginetan zebilen bitartean, hainbat herri-ordezkarik, besteak beste, Bergarako Jose Luis Elkoro, Zarauzko Imanol Murua eta Arrasateko Jose Antonio Altuna Txatillo udal-ordezkariek, aldarrikapen-gunea sortu zuten, eta ekimen horretako egunik esanguratsuena 1976ko uztailaren 21a izan zen, Bergarako kaleetan dozenaka udal ordezkari elkartu baitziren, haien ahotsa entzunarazteko.
Une politikoko horretako zailtasunak gaindituz, udal askotako ordezkariak hurreratu ziren hitzordu garrantzitsu horretara, eta gure Herriaren kezkak eta eskaerak jasotzen zituen adierazpenarekin bat egin zuten.
Argazkia: Jose Luis Elkororen hitzaldia Euskal Foruen Abolizioaren I. mendeurreneko ekitaldian.
Iñaki Anasagastik, Bergarako ekitaldiaren gomutan, 2016ko martxoaren 25ean, DEIA egunkariaren Historias vascas sailean, argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.