
Efemeridea • 2025ko apirilaren 22a
Luis Mª Retolaza, erresistentea
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu ohia eta EAJ-PNV alderdiko kide nabarmena gaurkoa lako egun batean zendu zen, orain dela 18 urte, 82 urte zituela.
Efemerideak, biografiak, gertakariak eta pertsonaia historikoak, erreportajeak,…
Efemeridea • 2025ko apirilaren 22a
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu ohia eta EAJ-PNV alderdiko kide nabarmena gaurkoa lako egun batean zendu zen, orain dela 18 urte, 82 urte zituela.
Gaurkoa lako egun batean, 1878ko maiatzaren 21ean, hain zuzen, Zumarragan jaio zen Secundino Esnaola, Donostiako Orfeoiaren musikagile, irakasle eta zuzendaria izandakoa 1902 eta 1929 urteen artean.
Gaurkoa lako egun batean, 1902ko maiatzaren 20an, Estatu Batuek independentzia eman zioten Kubari. Egun batzuk geroago, Sabino Arana telegrama bat bidaltzen saiatu zen Theodore Roosevelt presidenteari, horren kariaz zorionak emanda.
Gaur, maiatzak 17 dituela, 83 urte bete dira Euzkadiko Batzar Nagusiak eta Frantzia Askearen Kontseiluak 1941ean akordioa sinatu zutenetik.
Gaurkoa lako egun batean, 1925eko maiatzaren 16an, hain zuzen ere, hil zen enpresaburu bizkaitar esangurastua. Sustatutako lanengatik nabarmendu zen López de Letona, batez ere, Getxo eta Portugalete lotzeko zubiagatik (egungo Bizkaia zubia) eta jaioterrian, Zeanurin, egindako lanengatik.
26 urte zituela euskaltzain oso izendatu zuten. Literaturaren ildotik, hizkuntzaren bateratzea proposatu zuen XVII. mendeko lapurteran oinarrituta.
Gaurkoa lako egun batean, 1915eko maiatzaren 14an, euskal futbol selekzioak “Asturiasko Printzearen I. Futbol Kopa” irabazi zuen, Kataluniako selekzioa mendean hartuta.
Gaurko lako egun batean, 1981eko maiatzaren 13an, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ekonomia Ituna berreskuratzeko lehen bilera egin zen. Prozesuak zazpi hilabete eta hamasei egun iraun zuen.
Gaurkoa lako egun batean, 1901eko maiatzaren 10ean, Mauricio Flores Kaperotxipi margolaria, Kapero ezizenez ezaguna, jaio zen Zarautzen.
Gaurkoa lako egun batean, 1981eko maiatzaren 9an, hain zuzen, Lezo Urreiztieta Rekalde hil zen Baionan. Manuel Irujoren esanetan, “XX. mendean jaiotako XVII. mendeko pirata” zen Lezo.
121 orrialdetatik 23.a, 1085 elementutatik 199.etik 207.era
Informazio zabalagoa jasotzeko :Liburutegia & Hemeroteka