Efemeridea • 2024ko irailaren 26a
1980-9-26: Eusko Jaurlaritzari egindako lehen transferentzia-sorta
1980ko irailaren 26an, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak eskumenak eskualdatzeari buruzko akordioa lortu zuten lehen aldiz.
Hezkuntza, Industria, Merkataritza, Herri Lanak, Osasuna eta Gizarte Segurantza, Kultura eta Nekazaritza izan ziren Euskadiren eskuetara aldatu ziren Estatutuaren lehen eskumenak.
Carlos Garaikoetxea lehendakariak adierazi zuen «urrats garrantzitsua» zela, baina, haren iritziz, kontuari ez zitzaion behar baino garrantzi handiagorik eman behar, «eskumenok garrantzitsuak diren arren, ia kasu bakar batean ere ez baitira sailen aukerak agortzen. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan jasota dauden eta eskualdatu gabe dauden eskudantzia guztiak gureganatu arte, eskumen-sortak aldiro-aldiro negoziatzen joango gara».
Gaur egun, 43 urte geroago, Espainiako gobernuak oraindik ez dizkio Eusko Jaurlaritzari eskualdatu Autonomia Estatutuan legez dagozkion eskumen guztiak.
Argazkia: Carlos Garaikoetxea lehendakariak eta Mario Fernandez Lan sailburu eta Transferentzien Batzorde Mistoko kideak lehen transferentzien edukiaren berri eman zuten.