Efemeridea 2024ko azaroaren 28a

1946ko azaroaren 28a: Euskal Erresistentziaren komando batek, lehergai indartsu bat erabiliz, Mola jeneralaren estatua suntsitu zuen Bilbon

Arriaga antzokiaren aurrean, Areatzan jarritako monumentu faxista lehertu baino lehen,  paperezko ikurrin txikiak barreiatu zituzten lurretik, ondoko leloarekin: «EAJ. Gora Euzkadi Askatuta».

Molari monumentua Bilbon. Molari monumentua Bilbon.

Ekintza horren bidez, euskal erresistentziaren jarduteko gaitasuna erakutsi nahi izan zuten, Bigarren Mundu Gerrako garaileek Francoren diktadurak jarraipenik izan zezan onartzen zuten ala ez erabaki bitartean, eta, bestetik, diktaduraren garaipenaren eta agintekeriaren erakusgarri publikoa zen monumentu hura eraitsi ere.

1938ko maiatzean inauguratutako estatua hori egurrezko beste baten ordez jarri zen, egurrezkoa 1937ko ekainean itokarrean instalatu zutela, matxinatuek Bilbo mendean hartu eta gutxira.

Emilio Mola, militar omendua, hegazkin istripu batean hil zen Bilbo galdu baino lehentxeago. Mola altxamenduaren antolatzailea eta, Iruñetik arituta, penintsulako iparraldean matxinatutako guztien buruzagia izan zen. Hartara, bere aginduetara zeuden tropek egindako krimen guztien erantzule nagusia ere izan zen, honelako aginduak eman zizkiela: «akabatu itzazue inolako kezka eta ezbairik egin gabe gure moduan pentsatzen ez duten guzti-guztiak».