Efemeridea • 2022ko abenduaren 7a
1937ko abenduaren 7a: Euzkadi egunkaria Bartzelonan kaleratzen hasi zen.
Euzkadi egunkari abertzalea Kataluniako hiriburuan argitaratu zen Gerra Zibilean, data horretatik hiria okupatu zuten tropa frankistek itxi zuten arte
Euzkadi egunkariak erbestean argitaratzen jarraitu zuen, Katalunian, hain zuzen ere, eta han kaleratu zen tropa frankistek Bilbo okupatu zutenean egunkari abertzalea argitaratzea eragotzi zutenetik, bulegoak eta errotatiba konfiskatu baitzituzten, eta haien egunkaria argitaratzeko baliatu baitzuten: El Correo español: Diario de Falange Española Tradicionalista y de las JONS.
Bartzelonan argitaratu zen egunkari abertzaleak Bilboko aldian erabilitako zenbatzeari eutsi zion, eta, bestalde, euskal erbesteratuen talde batek aurreko urteko abendutik argitaratu zuen Euzkadi en Catalunya (Euzkadi Katalunian) argitalpena ordeztu zuen.
Azken aldi horretan, Euzkadi egunkariaren zuzendaria José Luis de la Lonbana izan zen; Antonio S. de Gamarra, berriz, kudeatzailea eta Mario Mendiorlegi, Luis Aperribai, Azazeta eta Irauregi erredakzio-taldeko arduradunak.