Efemeridea • 2024ko uztailaren 11a
Euzkadiko Batzar Nagusiaren eraketaren 84. Urteurrena
Naziek Belgika okupatu ostean, Agirre Lehendakariak izango zuen patuari zalantzak bultzatuta, Londresen erbesteratutako abertzaleek Euzkadiko Batzar Nagusia sortu zuten 1940ko uztailaren 11n.
Naziek Frantzia menderatu eta lurraldea okupatu ondoren, 1940ko maiatzean, Britainia Handiak bakarrik eusten zion nazien erasoari.
Beste alde batetik, Francok neutraltasuna bazter utzi eta “beligerantziarik ezako” egoera aldarrikatu zuela, bazirudien Ardatzaren aldeko gerran hasiko zela laster. Testuinguru horretan, Agirre Lehendakaria eta Frantzian zeuden euskal erakunde eta antolakundeak desagertu zirenez, Manuel Irujok beharrezkotzat iritzi zion euskal erakunde bat sortzeari, batetik, euskal izaerari nazioartean eusteko eta, bestetik, orduko Eusko Jaurlaritza ordezkatzeko Espainia frankista gerran hasten bazen. Horrela eratu zen, 1940ko uztailaren 11n, Manuel Irujo buru zuen “Euzkadiko Batzar Nagusia”.
Euzkadiko Batzar Nagusia eratu zenetik 75 urte bete zirela eta, Luis de Gezalak 2015eko uztailaren 11n DEIA egunkariaren Historias vascas sailean argitaratutako erreportajea erantsi diogu artikuluari.