Efemeridea • 2022ko ekainaren 9a
Ekainaren 9a: Artxiboen Nazioarteko Eguna
Sabino Arana Fundazioak kudeatzen duen Abertzaletasunaren Agiritegia edo Artxiboa 30 urte beteko ditu 2022ko udan.
2008az geroztik, urtero-urtero, ekainaren 9an, Agiritegien edo Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, “ikerketari lotutako garrantzia eta erakunde edo entitate baten memoria historiko eta kulturalaren babesa sustatzeko. Era berean, informazio publikoaren eskuragarritasuna sustatu nahi da, gardentasuna sustatzeko helburuz”.
Nazioarteko Artxiboen Kontseiluak - International Council on Archives (ICA) aldarrikatu zuen urtemugaren eguna. Data hori aukeratzeko arrazoia dugu, ekainaren 9an, 1948an, hain zuzen ere UNESCO erakundeak artxiboen kontseilua sortu zuela, agiri-ondarearen babesa aldeztu eta kontserbazioa ahalbidetzeko.
Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak bat egin nahi du aurten ere egunarekin eta eguna ospatzearekin, eta zorionak eman nahi dizkie gure oroimena zaintzen, sustatzen eta zabaltzen laguntzen duten pertsona guztiei.
Eta abagune honetaz baliatu nahi dugu Sabino Arana Fundazioak kudeatzen duen Abertzaletasunaren Agiritegiak, 2022ko udan, 30 urte beteko dituela gogorarazteko.
Argazkian, gure agiritegian gordetako dokumentu baten irudia, 1919ko ekainaren 9an, EAJ-PNV alderdiaren BBBko presidente Gorgonio Renteriak sinatutakoa.