Efemeridea • 2020ko urriaren 8a
92 urte joan dira Bitoriano Gandiaga jaio zenetik
XX. mendearen bigarren erdiko olerkaririk onenetakoa izan zen.
Bitoriano Gandiaga, XX. mendearen bigarren erdiko euskal olerkari nabarmenetako bat, Mendatan (Bizkaia) jaio zen, 1928ko urriaren 8an.
Bederatzi urte zituela, Gernikako bonbardaketa gertutik ikusi zuen, 1937ko apirilaren 26an. Gerra zibilak ekarritako errepresioa, erbestea eta kartzelaldiak ere pairatu behar izan zituen, eta, ondorioz, txikitako ume alai eta lagunkoi hura barrenkoi bilakatu zen.
1940an, Arantzazuko frantziskotarren apaizgaitegian sartu zen. 23 urte zituela, zintzoki lotu zitzaion erlijio-lanbideari eta 1954an abadetu zen, euskara eta arte plastikoko eskolez arduratu zela eta Arantzazuko nobizioen irakaskuntzan ere aritu zela. Lehen lanak “Arantzazu”, “Euzko Gogoa”, “Egan” eta “Olerti” aldizkarietan argitaratu zituen; lehen liburua, berriz, 1962an argitaratu zen, “Elorri” izenburua zuela. Jorge Oteiza eskultorearekin izandako adiskidetasuna funtsezkoa izan zen hurrengo lana, “Hiru gizon bakarka”, argitaratzeko (1974). Azken poema liburua 1997an kaleratu zen. Bitoriano Gandiaga euskaltzaina ere izan zen.
2001eko otsailaren 21ean hil zen Arantzazun.