
Efemeridea • 2025ko apirilaren 28a
Gasteizko Euskal Etxearen inaugurazioa
Gaurkoa lako egun batean, 1909ko apirilaren 28an, Gasteizko Euskal Etxearen inaugurazio ofiziala egin zuten, San Prudentzio egunean.
Efemerideak, biografiak, gertakariak eta pertsonaia historikoak, erreportajeak,…
Efemeridea • 2025ko apirilaren 28a
Gaurkoa lako egun batean, 1909ko apirilaren 28an, Gasteizko Euskal Etxearen inaugurazio ofiziala egin zuten, San Prudentzio egunean.
Gaurkoa lako egun batean, 1963ko apirilaren 21ean, Enbata deituriko Iparraldeko euskal mugimendu abertzaleak batzarra egin zuen Itsasun, Frantziako Estatuan euskal departamentu bat sor zedin proposatzeko.
Gaurkoa lako egun batean, 1937ko apirilaren 20an, Seven Seas Spray merkataritza-ontzi galestarrak Bilbon porturatu zen, matxinatuek mehatxatu arren.
Gaurkoa lako egun batean, 1973ko apirilaren 19an, Eustakio Mendizabal, “Txikia”, ETAko buruzagi izandakoa, hil zuen poliziak Aberri Egunaren bezperan.
Gaurkoa lako egun batean, 1966ko apirilaren 16an, Bilboko San Anton parrokiako Euskal Katekesiaren babesean eta Klaudio Gallastegi apaizburuaren eta Jose Antonio Retolazaren eskutik, ume euskaldunentzako koadernotxo bat atera zen argitara.
Gaurkoa lako egun batean, 1797ko apirilaren 15ean, Ibarren (Nafarroa Beherea) jaio zen Mixel Garikoitz, Betharramgo Jesusen Bihotzeko Apaizen Kongregazioa (Baionako Apaizak) sortu zuen euskal abadea.
Gaurkoa lako egun batean, 1974ko apirilaren 14an, Jesus Maria Leizaola lehendakariak Gernika bisitatu zuen ezkutuan, erbestetik etorrita, urte hartako Aberri Eguna zela eta.
Gaurkoa lako egun batean, 1813ko apirilaren 13an, Eusebio Maria de los Dolores Azkue jaio zen Lekeition. Bizkaiko olerkari eta matematikari ospetsua izan zen Resurreccion Maria Azkue apaiz eta filologoaren aita.
1937ko ekainean Bilbo frankistek harrapatu zutenetik ezinezkoa zirudiena gertatu zen hirian 1967ko apirilaren 12an, abadeak sotanaz jantzita eta Gobernuaren kontra manifestazioan.
Gaurkoa lako egun batean, 1882ko apirilaren 9an, Luis Aranak Sabino anaia konbentzitu zuen euskal nortasunaz jabetu zedin Abandoko (Bilbo) etxeko lorategian paseatzen ari zirela.
121 orrialdetatik 97.a, 1089 elementutatik 865.etik 873.era
Informazio zabalagoa jasotzeko :Liburutegia & Hemeroteka