Efemeridea 2021ko otsailaren 4a

Agate Deuna: makila kolpez, lurra itzartzeko

Koronabirusak eragindako pandemian bete-betean gaudela, Agate Deunaren bezperan irten ohi diren koruek ez dituzte aurten gure herrietako kale eta plazak girotuko.

Agate Deuna: makila kolpez, lurra itzartzeko

Koronabirusak eragindako pandemian bete-betean gaudela, Agate Deunaren bezperan irten ohi diren koruek ez dituzte aurten gure herrietako kale eta plazak girotuko.


Nolanahi ere den, Santa Ageda edo Agate Deunaren bizitza eta martiritza gogoratzeko eta santa ohoratzeko koruen erronda horiek egiten dira gure herrian duela mende batzuetatik hona. Agate edo Ageda hil zen bere sinesmenei eusteagatik eta emakumearen duintasuna defendatzeagatik.


Agate Sizilian jaiotako kristaua zen, familia dirudun baten baitan, eta eder-ederra zen. 250. urtearen inguruan, martirioa jasanarazi zioten birjintasuna gorde nahi izateagatik, Siziliako  prokontsul erromatarra zen Kintzianoren ezkontza-proposamenei uko eginda. Erroman, Dezio  enperadore zela, kristauen aurka oldartu zen eta jainko ofizialak gurtzeko prest ez zeudenak zigortu egin zituen. Egoera horretaz baliaturik, Kintziano saiatu zen Agatek bere apetak bete zitzala behartzen. Hala guztiz ere, behin eta berriro ahalegin ostean, Agatek beti ezezkoa ematen ziola, neskaren oinazea agindu zuen eta bularrak moztu zizkion.


Kantatzeko ohiturari lotuta, gizon-emakumeen taldeek, makilak eskuetan dituztela eta lurra aldi batera jota, errepikatu egiten dute bertsolariak hasitako kantua. Ohitura horrek jatorria izan dezake euskal mitologian, eta horren arabera, makilakadek lurra itzartzen dute neguko solstiziotik udaberri emankorrari bide emateko.


Euskal Erria aldizkariak argitaratutako lan batean, 1888. urtean jaso zen ohitura horren inguruko lehen lekukotza. Geroago, ekandu hori Bilboko hiribilduan indartze aldera, 1912. urtean, Bilboko Euzko Gaztedia herriko kaleetan abesten hasi zen. Orduan, bi talde sortu ziren zeregin horretarako: bata, Goikoa izenekoa, Zabalguneko kaleetan barrena ibiltzeko, eta bestea, Bekoa, Zazpikaleetako kaleetan kantuan aritzeko, garai hartako hiriaren gehiena hartuta. Ordutik hona, otsailaren 4an, “emakumeen abokatua” deritzona gogorarazten dugu.


Iñaki Irigoienek DEIA egunkariaren “Historias de los vascos” sailean 2012ko otsailaren 4an argitaratutako erreportajea doa erantsita.