Efemeridea • 2021ko urtarrilaren 20a
Aldana taberna (Alonsotegi): 41 urte erantzunik gabe
1980ko urtarrilaren 20ko goizaldean, GAE (Grupo Armados Españoles) eskuin muturreko erakunde terroristak bonba bat leherrarazi zuen Alonsotegiko (Bizkaia) Aldana tabernaren atarian. Horren ondorioz, lau pertsona hil eta hogei bat zauritu zituzten.
1980ko urtarrilaren 20ko goizaldean, GAE (Grupo Armados Españoles) eskuin muturreko erakunde terroristak bonba bat leherrarazi zuen Alonsotegiko (Bizkaia) Aldana tabernaren atarian. Horren ondorioz, lau pertsona hil eta hogei bat zauritu zituzten.
Atentatu hura gertatu zenetik 41 urte igaro direla, Alonsotegik biktimak gogoratzen jarraitzen du, eta inoiz ikertu ez zen gertakizun hura argitzeko eskatzen.
Goizaldeko ordu bata izateko minutu batzuk falta zirela, Goma-2z osaturiko 6 kiloko lehergailu batek “Garbiren tabernako” atean eztanda egin zuen. Hala esaten zioten EAJ-PNV alderdiari lotutako jarraitzaile sutsu batek gobernatzen zuen establezimenduari.
Leherketaren indarraren eraginez, tabernako sabaia eta eraikinaren bigarren pisuarekin jausi ziren eta hirugarren solairuak kalte handiak eragin zituen. Triskantza jazo eta lasterrera, tabernako gas-andelek ere eztanda egin zuten.
Atentatuan, Liborio Arana Lopez (54 urte), Manuel Santacoloma Velasco (57 urte), Mari Paz Ariño (38 urte) eta Pacífico Fika Zubiaga (39 urte) hil zituzten. Lehenengo biak Alonsotegikoak ziren, Mari Paz eta Pacífico bikotea, berriz, Sodupen bizi zen.
Gertakari haren kontaketari erantsi diogu Sonia Hernandok DEIA egunkariaren “Historias vascas” sailean 2020-01-18an argitaratutako “Aldana: cuarenta años de un crimen sin castigo” erreportajea.