Efemeridea 2022ko martxoaren 17a

Antoine D 'Abbadie Thompson, euskal abertzaletasunaren aurrendaria

Aita euskalduna zuela, Irlandan jaio zen eta Parisen hil zen gaurkoa lako egun batean, 1897ko martxoaren 17an, hain zuzen.

Antoine D 'Abbadie Thompson, euskal abertzaletasunaren aurrendaria

Antoine D 'Abbadie (Anton Abadia Thompson) Dublinen jaio zen 1810eko urtarrilaren 3an. Ama irlandarra zuen eta aita, berriz, Urruxtoikoa (Zuberoa). Hiru urte zituela, familia Akitaniako Tolosara joan zen bizitzera.

Oso gaztetatik, antza denez, aitaren eraginez, zientzia-gaiak eta euskara ikasten hasi zen. Gogozko bidaiaria izan zen; 1833an, Bretainiara joan zen bizitzera eta eskualdeko paisaia-, ondare- eta etnologia-alderdiak aztertu zituen bertan. 1835ean, Irlanda, Ingalaterra eta Eskoziatik barrena ibili zen. Geroago, Parisen egonaldi laburra egin ostean, Etiopiara joan zen, bidaiak 12 urte inguru iraun zuela. Eta hainbat espedizio zientifiko eta geografikotan aritu ondoren, azkenean, Hendaian finaktu zen eta haren izena daraman gaztelu ospetsua eraiki zuen.
 
Euskararen ikerketa eta erabilera bultzatu nahian, 1851. Urtean, lehen lore-jokoak antolatu zituen Urruñan, hots, euskarazko literatura-lehiaketak, eta horiek babestu zituen 1897ra arte inolako etenik gabe, hau da, heriotza etorri zitzaion arte. Urte batzuk geroago, lore-jokoak Euskal Herri osora zabaldu ziren. Abadia Parisen hil zen, 1897ko martxoaren 17an.

 

Antoine D'Abbadie euskal abertzaletasunaren aitzindarietako bat da. Ildo horretan egindako lana politika-eremukoa baino gehiago kultura alorrekoa izan, hizkuntzaren bidez ardaztu zuela, D'Abbadiek Zazpiak Bat leloa bultzatu zuen. Geroago, euskal abertzaletasunak erabili zuen  Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeen batasunaren aldarri.

 

Argazkia: Lore-jokoen kartela, Zazpiak Bat armarria lehen aldiz txertaturik duela.