Efemeridea 2022ko martxoaren 10a

Antonio Trueba De La Quintana, XIX. mendeko pertsona ikasia, euskalduntasunaren eta foruen defendatzaile sutsua

Idazle bizkaitarra Bilbon hil zen, gaurkoa lako egun batean, 1889ko martxoaren 10ean, hain zuzen, 69 urte zituela.

Antonio Trueba De La Quintana, XIX. mendeko pertsona ikasia, euskalduntasunaren eta foruen defendatzaile sutsua

1819an jaio zen, Montellanon (Galdames); oso gaztea zela, eskola utzi eta meatzaritza eta nekazaritza lanetan hasi zen. Umezaroan, irakurzaletasuna landu zuen bere kabuz.


Lehen Karlistaldia hasi zenean, gurasoek Madrilera bidali zuten, burdindegia zeukan osaba baten etxera. Madrilgo egonaldian, idazten hasi zen, XIX. mendeko ildo erromantikoen eraginda.


Trueba oso idazle polifazetikoa izan zen, eta olerkia, eleberria, historia eta etnografia landu zituen, kazetaritzan egindako lan garrantzitsua ahaztu barik. Truebaren lanetan, Bizkaiko eta euskal munduko ipuinak, kondairak eta ohiturak aurki ditzakegu, baita Gaztelako eta Madrilgo lurraldeetakoak ere. Bere lekurik gogokoena Enkarterri izan zen, zehatzako esanda, Barbadun ibaiaren harana –bertakoa zen Trueba− haren jatorria zen-, baita Ezkerraldea eta Meatzaldea ere.


1862an, El Libro de los Cantares lan ospetsua argitaratu zuen, eta handik aurrera sona handia hartu zuen. Batzar Nagusiek eta Bizkaiko Foru Aldundiak Jaurerriko kronikagile eta eta artxibozain izendatu zuten urte horretan bertan, lurraldeko foruak eta kultura jagon zitzala; 1876an, berriz, “Probintziako Aita” izendatu zuten. Izan ere, Trueba garaiko intelektual ospetsuenetakoa izan zen.


Argazkia: Truebaren monumentua Bilboko Albia lorategian.