Efemeridea • 2020ko urriaren 22a
Arkitektura abangoardistena Bilbon bertan
Gaurkoa lako egun batean, 1993ko urriaren 22an, “Guggenheim Bilbao Museoaren” lehen harria jarri zen.
Guggenheim Bilbao Museoa edo, besterik gabe, “Guggenheim”, XX. mendeko arkitektura abangoardistenaren erakusgarri da. Frank O.Gehry arkitektoak diseinatu zuen eraikina.
Museoak 32.500 m ² -ko azalera du, Bilboko itsasadarraren maila berean dago eta Salbeko zubiak zeharkatzen du.
1991ren hasieran, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, “Solomon R. Guggenheim Foundation” erakundearekin harremanetan jarri ziren, eta Bilbo biziberritzeko planean parte hartzea iradoki zitzaien hango kideei. Fundazioaren patronatuak interes handiz onartu zuen proposamena, plan horrek epe luzerako eragina izango zuelako.
Urte horretako abenduan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Kontseiluak, Joseba Arregik, Jose Alberto Pradera Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Gianni de Michelis Guggenheim Fundazioaren Patronatuko kideak “Guggenheim Museoaren Garapen eta Programazio Zerbitzuak” zeritzon hitzarmena sinatu zuten.
Akordio horren bidez, “Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioa” sortu zen, museoa erakunde independente gisa kudeatzeko.
Ekainean, berriz, museoa Bilboko itsasadarraren ondoan egongo zela erabaki zuten administrazioek. 1991ko uztailaren amaieran, Frank O. Gehry aukeratu zuten museoaren arkitekto.
1993ko otsailean, museoaren etorkizuneko diseinua erakutsi zen, bertaratutakoen artean harridura sorturik. Udan, orubea okupatzen zuten egur fabrikaren pabiloi zaharrak eraisten hasi ziren eta lehen harria jartzeko ekitaldia 1993ko urriaren 22an egin zen.
Juan Ignacio Vidarte Museoko zuzendari nagusiari Hermes aldizkarirako (2005-11-01) egindako elkarrizketa erantsi diogu albisteari.