Efemeridea • 2021ko maiatzaren 7a
Arturo Campion: euskal abetzaletasunaren aitzindaria
Gaurkoa lako egun batean, 1854ko maiatzaren 7an, Arturo Campion jaio zen Iruñean. Filologo, historialari, ikertzaile, idazle eta politikari nafarra euskal abertzaletasunaren aitzindarietako bat da.
Gaurkoa lako egun batean, 1854ko maiatzaren 7an, Arturo Campion jaio zen Iruñean. Filologo, historialari, ikertzaile, idazle eta politikari nafarra euskal abertzaletasunaren aitzindarietako bat da.
Batxilergoa ikasi zuen jaioterrian. Geroago, Zuzenbidea ikasten hasi zen Oñatiko Unibertsitatean. Han, Estanislao Aranzadi ezagutu zuen eta literaturako zaletasuna azaldu zitzaion Campioni: artikuluak idazten hasi zen, besteak beste, La Montaña egunkarian. Nolanahi ere, Campionek Madrilen amaitu behar izan zituen ikasketak, Oñatiko Unibertsitatearen itxieraren ondorioz.
Gazte-gaztetatik egunkari eta aldizkari ugaritan kolaboratu zuen, eta 24 urte zituela lehen liburua argitaratu zuen, “Reflexiones sobre la cuestión foral y los carlistas en Navarra” . Madrilen egon zen bitartean, La Paz egunkarian idatzi zuen, eta handik abiatu zen “Nafarroako Euskara Elkargoa” sortzeko ekimena. Campion elkarte horren sortzaileetakoa izan zen. Campionen lanetan, “La Bella Easo” eta “Blancos y Negros” nabarmendu behar ditugu.
Jarduera politikoari dagokionez, 1881ean, Arturo Campion Iruñeko Udaleko zinegotzi izendatu zuten. Era berean, 1893an, Gorteetarako diputatu hautatu zuten, eta, ondoren, 1918an, eserleku bat lortu zuen Senatuan, Bizkaiko ordaezkari legez. Euskal Esnalea, Euskal Erria, Eusko Ikaskuntza eta Nafarroako Ikerketa Historiko eta Artistikoen Institutua ere zuzendu zituen.
1937ko abuztuaren 18an hil zen, Donostian.