Efemeridea • 2022ko maiatzaren 23a
Euskal jatorriko Atahualpa Yupanqui, folklore argentinarraren aita
Orain dela 30 urte, gaurkoa lako egun batean, Atahualpa Yupanqui (kitxuaz, urruneko lurralde batetik zerbait esatera datorrena) "el vasco" hil zen. Hector Roberto Chavero Aramburu zuen izena.
Ama euskalduna eta aita indiarra zituela, Ameriketako indigenak omendu zituen izena hautatzerakoan: “Atahualpa” inken azken subiranoa izan zen eta “Yupanqui” hitzak “azalduko duzu” esan nahi du. “Mestizoaren isiltasuna eta euskaldunaren irmotasuna daramat odolean” adierazi zuen artista horrek eragin izugarria izan zuen euskal abeslarietan, hala nola Mikel Laboarengan.
Atahualpa Yupanqui euskal-argentinarra Hego hemisferioko abeslari ezagun eta maitagarrienetako bat izan zen, 1.200 lan baino gehiago egin zituela, paisaiaren poesia eta gizakien patuarekiko zuen errebeldia uztartuta.