Efemeridea • 2024ko maiatzaren 23a
Euskal jatorriko Atahualpa Yupanqui, folklore argentinarraren aita
Gaurkoa lako egun batean, 1992ko maiatzaren 23an, Atahualpa Yupanqui (kitxuaz, urruneko lurralde batetik zerbait esatera datorrena) "el vasco" hil zen. Hector Roberto Chavero Aramburu zuen izena.
hautatzerakoan: “Atahualpa” inken azken subiranoa izan zen eta “Yupanqui” hitzak “azalduko duzu” esan nahi du. “Mestizoaren isiltasuna eta euskaldunaren irmotasuna daramat odolean” adierazi zuen artista horrek eragin izugarria izan zuen euskal abeslarietan, hala nola Mikel Laboarengan.
Atahualpa Yupanqui euskal-argentinarra Hego hemisferioko abeslari ezagun eta maitagarrienetako bat izan zen, 1.200 lan baino gehiago egin zituela, paisaiaren poesia eta gizakien patuarekiko zuen errebeldia uztartuta.
Mikel Laboaren Atahualpa Yupanquiri “Piedra y camino” omenaldia interpretazioa ikusteko sakatu hemen.