Efemeridea • 2022ko azaroaren 10a
Aurelio Arteta, abangoardiako euskal artea erbestean
Bilboko margolaria Mexikon zendu zen, gaurkoa lako egun batean, 1940ko azaroaren 10an, tranbia-istripu baten zioz.
Aurelio Arteta Bilboko Askao kalean jaio zen 1879ko uztailaren 3an. 1894an, familia osoa Valladolidera joan zen bizitzera eta, geroago, Madrilera. Aureliok Arte Ederrak ikasi zituen Madrilen. Ikasketak Parisen osatu zituen eta, 1906an, Bilbon finkatu zen, bere estudioa ireki zuela. Bost urte geroago, “Euskal Artisten Elkartea” sortu zuen beste artista entzutetsu batzuekin batera. 1930ean, Espainiako Pintura Saria jaso zuen. Gerra Zibila piztu zenean, margolaria Madrilgo etxean zegoen. 1936ko abenduaren 1ean, Valentziara abiatu zen eta Euzkadiko Gobernuari lagundu zion arte-baliabideetan. Valentziatik Bartzelonara joan zen eta handik Frantziara. Azkenean, Mexikora joan zen Sinaia baporean.
Bilboko Arte Ederren Museoan, Artetaren margolan garrantzitsu batzuk daude ikusgai, hala nola «Pedro Zubiaurre jaunaren erretratua» eta «Euskal baserritarrak».
Era berean, Aurelio Arteta izan zen Rafael Moreno «Pitxitxi» jokalariaren irudia betikotu zuena eta «Irakurri-Léase Euzkadi» margolan ospetsuaren egilea, egunkari hori kaleratzeko egindakoa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Javier González de Duranak, DEIA egunkariaren Historias vascas atalean, 2016-11-12an, argitaratu zuen margolariari buruzko erreportajea erantsi diogu artikuluari.