Efemeridea 2020ko azaroaren 24a

Berezko hizkuntza eta ofiziala

Gaurkoa lako egun batean, 1982ko azaroaren 24an, hain zuzen, Euskararen Normalizazioaren Legea eman zuen Eusko Jaurlaritzak.

Berezko hizkuntza eta ofiziala

1982ko azaroaren 24an, Eusko Legebiltzarrak 10/1982 Legea, Euskararen Erabilera Normalizatzekoa, onartu zuen, eta hizkuntzaren erabilera babesteko manua eman zen. Carlos Garaikoetxea Urriza lehendakariak sinatu zuen lege horren aldarrikapena.


Arau horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek hainbat neurri hartu zituzten euskararen erabilera garatu eta normalizatzeko helburuz. Hala, une horretatik aurrera, euskara, gaztelaniarekin batera, ofiziala izan zen EAEko lurralde osoan.


Asmo nagusia izan zen euskara euskal herritarren ikur adierazgarri eta identitate erakusle izatea. Beste alde batetik, hizkuntza kohesio tresnatzat baliatu nahi zen, ezagutza eta erabilera bultzatuta.

 

Legean bertan, herritarrek EAEko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan arreta eta informazioa jasotzeko eskubidea jaso zen.