Efemeridea 2020ko maiatzaren 12a

Biarritz Olympique Pays Basque, euskal nortasunarekiko engaiamendua

Euskal errugbi-taldeak duela 85 urte eskuratu zuen bere lehen Liga titulua.

Biarritz Olympique Pays Basque, euskal nortasunarekiko engaiamendua

Gaurkoa lako egun batean, orain dela 85 urte, Biarritz Olympique Pays Basque Frantziako errugbi txapelduna izan, estraineko aldiz bere historian. 1913an sortu zen taldea, eta 1998an, errugbiaren elitean finkatuta zegoela, Pays Basque gehitu zion izenari, euskal nortasuna eta bertoko lurraldetasuna berresteko asmoz. Duela denboraldi batzuetatik hona, ikurrina izan da Miarritzeko taldearen bigarren jantziaren funtsa.


Biarritz Olympique bost aldiz (1935, 1939, 2002, 2005 eta 2006an) izan da Ligako txapelduna, Ipar Euskal Herriko errugbizale gehienak batzen ditu eta, zalantzarik gabe, taldea eredu bikaina da, bai eta Hegoaldeko zaleentzat ere, taldearen esanahiagatik.


Biarritz Olympique 1913ko apirilaren 26an sortu zen, Biarritz Stade eta Biarritz-Sporting Club taldeen bategitearen ondorioz. Hala ere, egungo taldearen sustraiak XIX. mendeko 80ko hamarkadakoak dira. Jokalariek elastiko zuri-gorria jantzi ohi dute.