Efemeridea 2020ko ekainaren 23a

Bizkaia eta Gipuzkoa, “probintzia traidoreak”

1937ko ekainaren 23an, Francok bi lurralde horietako Ekonomia Itunaren indargabetzea sinatu zuen

Bizkaia eta Gipuzkoa, “probintzia traidoreak”

1937ko ekainaren 23an, faxistek Bilbo okupatu eta lau egunera, Francisco Franco diktadoreak dekretu bat sinatu zuen Burgosen, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeetako Ekonomia Ituna indargabetzeko, II. Errepublikaren legezkotasun demokratikoarekin bat egiteagatiko zigor gisa; gainera, frankismoak erabilitako “alderantzizko justiziaren” erakusgarri, “probintzia traidore” izendatu zituen.


Indargabetzeko dekretuaren hitzaurrean, presio fiskal txikiagoaren ziozko “konparaziozko bidegabekeria” aipatu zen. Hala eta guztiz ere, ustezko “pribilegio” horiek ez ziren Araban eta Nafarroan indargabetu, matxinadarekin bat egin baitzuten. Zerga-bilketaz gain, errepide eta eskolen kudeaketa ere galdu zen.


Dekretuaren ondorioak eta gerora bi lurralde horietako zerbitzu publikoetan izan zuen aplikazioa guztiz suntsigarriak izan ziren, ez baita ahaztu behar, dekretuaz gain, sekulako garbiketa egin zela funtzionarioen artean. Izan ere, 1936an, 1.000 langile inguru aritzen ziren Aldundian; 1939an, berriz, 350 langile publiko baino gutxiago.


Eduardo J. Alonso Olea historialari eta ikertzaileak hori guztia gogorarazi zigun albiste honekin batera doan DEIAko erreportajean. 2012an argitaratu genuen, euskal autogobernuaren arau hori indargabetu zenetik 75 urte igaro zirela eta.
 

Eduardo J. Alonso Olearen artikulua, DEIAn 2012/06/23