Efemeridea 2021ko uztailaren 20a

Casilda Iturrizar Urquijo, “emakume bikaina”

Casilda Iturrizar Urquijo, ‘Epaltzaren alarguna’ izenez ere ezaguna, 1818ko uztailaren 20an jaio zen, Bilbon.

Casilda Iturrizar Urquijo, “emakume bikaina”

Casilda Iturrizar Urquijo andrea, ‘Epalzaren alarguna’ izenez ere ezaguna, gogorarazi nahi dugu haren  jaiotzaren 203. urteurrenean. Bilboko Seberetxe auzoan jaio zen 1818an, eta Bizkaiko hiriburuko XIX. mendeko ongile eta mezenas handienetako bat izan zen. Tomas Jose Joaquin Epaltza Zurbaran (1798-1873) negozio-gizon esanguratsu eta Banco Bilbaoren sortzaileetakoarekin ezkondu eta alargun geratu ostean, Casilda andreak bere ondasunen zati handi bat baliatu zuen erlijio-, gizarte-, kultura- eta helkuntza-helburuak sustatzeko.


Basurtuko ospitale zibila, Erruki etxea, San Frantziskoko klaretiarrak, Jesusen zerbitzariak, Deustuko Unibertsitatea, Tiboliko eskolak eta Portugaleteko Agustindarren haur eta langileentzako eskola izan ziren laguntza jaso zuten ekimenetako batzuk.


Gaur egun, Casilda Iturrizar oso bizirik dago bilbotarren eta bizkaitarren artean. Agustí Querolek egindako brontzezko monumentuak, haren izena daraman parkean, pergolaren ondoan, andre bikain horren gomuta dakarkigu gogora. Hiriko kale batek ere haren izena daroa (Epaltzaren alarguna), eta Bilboko Udalak urtero-urtero “Casilda Iturrizar andrea, Epaltzaren alarguna” izeneko 10 bekaren deialdia egiten du , “ikasle bikainentzat”, DBHko 4. maila egiten ari diren ikasleei laguntzeko helburuz, batxilergoko, heziketa-zikloetako eta unibertsitate-graduko ikasketak egin ditzaten.


Eduardo J. Alonso Olea historialariak DEIAren Historias vascas sailean, 2019-01-19an, “emakume bikain” horren berrehungarren urteurrena zela-eta argitaratu zuen erreportajea erantsi diogu artikuluari.