Efemeridea • 2023ko azaroaren 17a
Hamalau urte joan dira Alakrana ontzia bahitu zutenetik
Euskal atunontzia askatu zuten somaliar itsaslapurrek 47 egunetan bahituta eduki ostean.
Gaur, azaroak 17 dituela, orain dela hamalau urte, Bermeoko (Bizkaika) portuan atrakaleku daukan #Alakrana ontzia askatu zuten, Espainiako gobernuak erreskatea ordainduta, somaliar itsaslapurrak Indiako ozeanoan 47 egunetan bahiturik eduki eta gero. Beti gogoratuko dugu inguruabar lazgarri haietan Bermeoko herri osoak eta itsasoko langile horien familiek erakutsi zuten indarra eta kemena.
2010eko urtarrilean, Sabino Arana Fundazioak bizitza itsasoari eskaini dioten eta egun ere eskaintzen ari diren pertsona guztien lana eta nekea aitortu nahi izan zuen eta, horregatik, sarietako bat «Gure arrantzaleak» taldearentzat izan zen. Argazkian, arrantzaleen, neskatilen eta saregileen ordezkariak saria jasotzen.