Efemeridea 2020ko urriaren 23a

“Ciutadans de Catalunya: ja sóc aquí!”

Duela 43 urte, 1977ko urriaren 23an, hain zuzen ere, Bartzelona gelditu egin zen erbestealdi luzetik itzuli zen Josep Tarradellas Generalitateko presidenteari harrera egiteko.

“Ciutadans de Catalunya: ja sóc aquí!”

Frankismoaren urte ilunetan, Generalitateko agintaritzak pairatu behar izan zuen erbestealdi luzetik zetorren Josep Tarradellas egun horretan. Agintariaren itzulera kataluniarrek berezko gobernu erakundea berreskuratu zutelako irudi zintzoa zen, autonomia aurreko giroan blaituta.

 

Gogoratu behar dugu, Leizaola, gure lehen lehendakari karismatiko Jose Antonio Agirre hil ondoren lehendakaritzan izan zena, euskal herritarrek Gernikako Estatutua erreferendumean onartu zutenean itzuli zela Euskadira, Kataluniako presidentea ez bezala.

 

Bostak izateko minutu bakarra falta zen, Josep Tarradellas Kataluniara iritsi zenean. 1977ko urriaren 23an, 38 urteko erbestealdi luzea amaitu zen.

 

Iritsi zenean, ia ehun politikari itzaltsu eta agintari zain zituen Prateko aireportuan.

 

Aireportutik Montjuicera, Cerdá plazaraino eskoltatu zuten, eta han Bartzelonako udaltzainek hartu zuten eskoltaren lekukoa.

 

Montjuicen, ehun mila pertsona inguru egon ziren President-aren zain, milaka “senyera” eta bandera errepublikano, Ikurrina, pankarta eta herri-elkarte zeudela.

 

Ekitaldia laburra izan zen Montjuicen, arratsaldeko seiak baino lehen amaitu zela. Une horretan, segizioa Generalitatearen jauregira joan zen, Sant Jaume plazara.

 

Seiak eta 48 minututan, Bartzelonako Sant Jaume plazara iritsi zen. Baina, Tarradellasek denbora hartu izan zuen Generalitateko balkoian agertu baino lehen. Agertu zenean, Kataluniako aurreko presidenteen tradizioa berrezarri zuen. Egun hartan esandako hitzik gogoratuenak honako hauek izan ziren: “Ciutadans de Catalunya: ja sóc aquí!”.