Efemeridea • 2022ko maiatzaren 19a
NBEren Gaitzespena frankismoari
Gaurkoa lako egun batean, 1946ko maiatzaren 19an, Jose Antonio Agirrek Francoren erregimenari buruzko txosten bat aurkeztu zuen NBEko Segurtasun Kontseiluan.
1946ko udaberrian, NBEko Ikerketa Azpibatzordeak frankismoaren irismenari eta jarduerei buruzko inkesta bat egin zuen. Testuinguru horretan, azpibatzorde horrek gaiari buruzko datuak eta txostenak bidaltzeko eskatu zien estatu kideei, eta erbesteko Espainiako Errepublikako Gobernuari ere horretarako gonbita egin zion.
Orduan, Agirre lehendakariak gai horri buruzko txostena idatzi eta NBEko idazkari nagusiari aurkezteko ardura hartu zuen. Idatzi horretan, Euskadi eta Katalunia autonomiaz gabetu zituztela aipatu. Gainera, aparteko dokumentu batean, Lehendakariak “euskal auzia” aurkeztu zuen Nazio Batuen Erakundean, kulturaren, apaizteriaren eta Euskal Herriaren jazarpena aletuta.
Bi agiri horiek oihartzun handia izan zuten munduko prentsan, eta Espainiako auziaz arduratzen zen azpibatzordearen txostenean jaso ziren. Azkenik, txosten horietan oinarrituta, NBEk lehen zigorrak eta zigor bakarrak ezarri zituen Espainiako diktadorearen aurka.
Argazkia: Agirre lehendakaria Anton Irala Eusko Jaurlaritzaren New Yorkeko ordezkariarekin eta Jesus Galindez ordezkaritzako kidearekin, Nazio Batuen Erakundeko idazkari Trygue Lie jaunari Francoren gobernuaren errepresioari buruzko txostena aurkezten.