Efemeridea 2021ko otsailaren 11a

Daniel Irujo Urra: euskal abertzaletasunari eskainitako bizitza

Gaurkoa lako egun batean, 1911ko otsailaren 11n, Lizarran hil zen Daniel Irujo Urra, Sabino Aranaren laguna eta Nafarroako euskal abertzaletasunari lotutako aitzindarietako bat.

Daniel Irujo Urra: euskal abertzaletasunari eskainitako bizitza

Gaurkoa lako egun batean, 1911ko otsailaren 11n, Lizarran hil zen Daniel Irujo Urra, Sabino Aranaren laguna eta Nafarroako euskal abertzaletasunari lotutako aitzindarietako bat.


Irujo Urra Lizarran jaio zen 1864ko apirilaren 10ean, familia karlista baten baitan. Danielen aitak Tafallatik Lizarrara emigratu behar izan zuen arazo politikoengatik. Giro gatazkatsuan hazi zen azken karlistaldiaren ondorioz, eta txikitatik familiaren ideia karlistekin engaiatu zen. Hala ere, Nafarroako lehen euskal abertzaleetako bat izan zen.


Betharram ikastetxean eta Urduñan ikasi zuen. Geroago, Zuzenbidea ikasi zuen Valladoliden eta irakasle aritu zen Deustuko Unibertsitatean. Abokatuaren jardunari dagokionez, Sabino Aranaren defentsa nabarmendu behar dugu, 1895eko 1902ko epaiketetan, horien artean, AEBetako presidente Theodore Roosevelt-i telegrama bat bidaltzen saiatzeagatik. Telegrama horretan, AEBetako presidenteari zorionak eman nahi zizkion Aranak, Kubari independentzia emateagatik.


Sabinoren konfiantzako laguna eta beraren ideien defendatzaile sutsua zela, Daniel Irujok konpromiso sendoa hartu zuen euskal abertzaletasunarekin. Horrenbesterainoko engaiamendua hartu zuzen, ezen seme-alabei euskal sentimendua gunetaraino sartu baitzien, eta guzti-guztiek, baita Urraren alargunak ere, erbestealdia eta espetxealdia paiaratu behar izan zuten euskal ideiak Nafarroan hedatzeagatik.


Daniel Irujo Urra 1911n hil zen, Lizarran, jaioterrian. Bizitza osoa Euskal Herriaren defentsan eman ostean, Euskadiren kausari lotuta geratuko dira betiko Irujo Urra abizenak.


Informazio gehiago: “Sabino Arana en Castejon” DEIA, 2019-02-16 (Luis de Gezala).