Efemeridea • 2022ko ekainaren 8a
DEIAk 45 urte bete ditu gaur
Diktaduraren osteko lehen egunkari abertzalea.
Diktadura frankistaren amaieraren eta euskal nazionalismoaren aurkako berrogei urteko errepresioaren ostean, gaurkoa lako egun batean, 1977ko ekainaren 8an, prentsa abertzalea kalean izan zen berriro: DEIA egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zen, Ignacio Iriarte Areso zuzendaritza-taldearen buru zela.
Diktadorearen heriotzak, 1975. urtean, aro berria ekarri zuen eta hainbat alderdi politiko, elkarte, komunikabide eta abar sortu ziren sasoi hartan. Euskadin, DEIA izan zen trantsizio-aldiko lehen egunkari abertzalea.
Espainiar estatuko demokrazia hasiberriaren lehen hauteskundeak egin baino egun batzuk lehenago atera zen kalera; hauteskunde haietan, euskal herriak argiro adierazi zuen askatasuna, demokrazia eta autogobernua berreskuratu nahi zituela. DEIA sortu zenean, euskal abertzaletasun demokratikoak komunikabide berria sortu zuen.
Akziodun txikiek sortu zutela, lehen erredakzioa eta errotatiba Bilbo eta Galdakao lotzen dituen errepidearen alboko instalazioetan egon ziren (gaur egun, erredakzioa Bilbon dago). Hala, kazetaritza-ibilbide polita hasi zuen egunkariak eta gaur egun ere horretan jarraitzen du, garaian garaikora egokituta eta informazioa ematen jarraitzeko konpromisoari helduta.
Gaur egun, DEIA egunkaria Noticias taldeko kidea da. Nafarroako Diario de Noticias, Noticias de Gipuzkoa eta Noticias de Álava egunkariak eta Onda Vasca irratia ere taldeko hedabideak dira. Talde horrek, 43 urte geroago, familia abertzalearen erreferentziazko hedabidea izaten jarraitzen du.
Argazkia: DEIAren lehen zenbakia.