Efemeridea • 2020ko azaroaren 18a
Diktaduraren aurkako erresistentzia eta elkartasuna
Gaurkoa lako egun batean, 1890eko azaroaren 18an, Gasteizen (Araba) jaio zen Luis Álava Sautu, gogozko buruzagi abertzalea eta, bereziki, “Álava sarearen” arduradun esanguratsua, jaio zen Gasteizen. Sare hori erbestean jardun zuen Eusko Jaurlaritzaren antolakuntza-, informazio- eta inteligentzia-zerbitzuen barruan txertatu zen.
Luis Álava Sautu Gasteizen jaio zen, eta haurtzaroa jaioterriaren eta aitaren herriaren artean igaro zuen, aitak lursailak etra abereak baitzituen. Aita hil ondoren, familia Murgiara (Araba) joan zen bizitzera. Baina handik gutxira, Gasteiza itzuli zen familiarekin batera.
Urte batzuk geroago, Agronomiako ikasketak egin zituen, lehenengoz, Madrilen, eta ondoren, Gembloux herrian (Belgika). Lehen Mundu Gerraren hasieran, etxera itzuli zen, eta, gatazka amaitu zenean, Belgikara itzuli zen, ingeniaritza agronomoko ikasketak amaitzera.
Luis Álava Sautuk 1918an eman zituen lehen urratsak politikan. Urte horretan, azaroaren 22an, 28 urte zituela, Euzko Jelbatza-Comunión Nacionalista Vasca (CNV) alderdiko euskal abertzaleek Zuian (Araba) emandako mitin batean parte hartu zuen.
Urte batzuk geroago, 1936 eta 1940 artean, “Álava sarea” sortu zen, eta haren ordezkari-arduraduna zelarik, bere abizena jarri zioten sareari.
Erakunde horrek lan handia egin zuen, preso politikoei eta haien familiei laguntza emanez, espetxeen eta kanpoaldearen arteko harremanei eutsiz, ezkutatuta zeuden militante eta jarraitzaileak harrapa zitzaten eragotziz eta Frantziara ihes egitea erraztuz.
Bigarren Mundu Gerraren atarian eta lehen hilabeteetan, sareak informazioa eman zien aliatuei Espainiako militarrei buruz, Pirinioak defendatzeko obrei buruz, armei buruz, Alemaniako eta Italiako jarduerei buruz Espainian… Horrela, euskaldunon babesa erakutsi zien potentzia demokratikoei munduko gatazkan.
Espainiako eta Alemaniako poliziek 1940ko ekainean, Frantzia okupatu ostean, Eusko Jaurlaritzak Parisen zuen ordezkaritzan atzemandako informazioak modua eman zien sareaz jabetzeko. Erakunde horretako berrogeita hamar bat kide atxilotu zituzten 1940-1941eko neguan, eta horietako 21 epaitu zituzten. Lehen epaiketan, 19 heriotza-zigor ezarri zituen auzitegi militarrak, baina, azkenean, heriotza-zigor gehienen ordez, espetxe-zigor luzea ezarri zieten, eta absoluzio bakarra egon zen. Luis Alavak ez zuen hainbesteko zorterik izan, eta ez zen onik atera epaiketa horretatik, 1943ko maiatzaren 6an erail baitzuten.
Iñaki Anasagastik, 2013an, abertzale horren fusilamenduaren 70. urteurrena izan zela eta, DEIA egunkarian argitaratutako erreportajea erantsi diogu albisteari.