Efemeridea • 2020ko abenduaren 17a
EAJ-PNV alderdiaren Araba Buru Batzarraren (ABB) eta Napar Buru Batzarraren (NBB) sorrera
Gaurkoa lako egun batean, 1911ko abenduaren 17an, Alderdiaren Batzar Nagusian ezarritakoaren arabera, eskualdeko kontseiluak berritu ziren eta, aurreneko aldiz, Araba eta Napar Buru Batzarra eratu ziren.
Gaurko lako egun batean,1911ko abenduaren 17an, Araba eta Napar Buru Batzarra sortu ziren lehen aldiz. Arabako euskal abertzaleen lehen zuzendaritza (EAJ-PNV alderdiaren ABB) hartako burua Garcia-Fresca Tolosana, eta gainerako kideak Federico Belaustegigoitia, Luis Eleizalde eta Bernardo Biana izan ziren. Lurralde horretan, 1933ko hauteskundeetan, Arabako beste abertzale historiko bat, Francisco X. Landaburu, hautatu zuten diputatu abertzaleen izenean.
Betse alde batetik, lehen Napar Buru Batzarrak (EAJ-PNV alderdiaren NBB) Estanislao Aranzadi izan zuen buru, eta Serapio Esparza, Jose Lampreabe, Rafael Amichis eta Ataulfo Urmeneta izan ziren batzordekideak.