Efemeridea • 2022ko maiatzaren 17a
Edurne Pasaban, 14 zortzimilakoak igo zituen lehen emakumea
2010eko maiatzaren 17an, Edurne Pasaban alpinismoaren mito bilakatu zen Shisha Pangmako gailurrera (8.027 metro) iritsi zenean: munduko 14 zortzimilakoak igo zituen historiako lehen emakumea izan zen.
Edurne Tolosan jaio zen 1973an, eta bere lehen zortzimilakora, Everest mendira, 2001ean igo zen; artean, estatu osoko beste bi emakumek besterik ez zuten zapalduta munduko gailurra. Everest-en atzean, Makalu eta Cho Oyu etorri ziren, eta beste hamaika, 14 zortzimilakoetara igo arte.
2002an, Sabino Arana Fundazioak saria eman zion Josune Bereziartu eskalatzailearekin batera: duela gutxira arte, gizonen buruan bakarrik egon diren kiroletan nabarmendu diren eta euskal kirola gorenera eraman duten markak lortutako bi emakume euskaldun.